ESKOLA PUBLIKOAREN ALDEKO KANPAINA

2017/18ko matrikulazioa dela eta, Eskola Publikoaren aldeko Plataformatik kanpaina hau martxan jartzen dugu.

Eskola Publikoa biztanleri osoarentzat kalitatezko hezkuntza bermatzeko gaitasuna eta borondatea duen bakarra dela uste dugulako, eta soilik zerbitzu publikotik gizarte-kohesioa eta eskubideen unibertsaltasuna segurtatzen dela konbentzituta gaudelako martxan jarri dugu.

“Ahal duenak ahal duena” izuaren kontra, guk koordinatutako erantzun sozialaren alde apostu egiten dugu. Aldaketak beti dira pribilegio zaharrak astintzeko eta bidezkoago eta elkartutako gizarteak lortzeko aukera. Heziketa dualaren arazoa, gure gizartean heredatutako arazoa da, eta errealitate sozial berriak argitaratu ditu.

Arazoa da orain arteko gobernu autonomikoek ez dutela aurre egiten jakin edo ez dutela aurre egin nahi izan, eta oraindik ere legealdiz legealdi ez da inor ausartu “ogi gogorrari, hagin zorrotza sartzen”. Eta, asmo oneko diskurtsoetatik haratago, egiaztatu egiten dugu Euskal Gobernuak ez duela hezkuntza publikoa euskal hezkuntza sistemaren funtsezko ardatz egituratzaile eta lehentasunezkotzat jotzen duen aldeko aposturik egiten. Horretarako,“Ikasle Etorkinen arretarako Plana”ri erreparatzea besterik ez dago, aurreko batean salatu genuen gisa, edukiz hutsik dagoen plana hain zuzen ere; edota Heziberri aurrera eramateko proposamen bera, behin baino gehiagotan hainbat hezkuntza eragilek salatu duten bezala, euskal eskola publikoaren aurrez aurreko oposizioa duena. Hortaz, Euskal Gobernuaren itxikeria egiaztatzen dugulako, kanpaina hau martxan jartzen dugu, gizarte bezala pentsamendu kritikoa edukitzeko aukera dugula uste baitugu, eta gizarte kohesio handiagoa nahiz gizarte aberats eta anitzagoa, ezagutzan oinarritua, ez beldurren eta aurreiritzien menpe dagoena, bermatzen duten beste modelo batzuengatik apustu egiten baitugu.

Hori guztia publikoaren aldeko apostua egiten lortzen da bakarrik. Bizi dugun azken boladan, publikoa da hatzekin ukitzera heldu ginen ongizate Estatutik geratzen zaigun azken zirritua. Osasungintza, hezkuntza, estaldura sozialak…dira dagoen ordena ekonomiko-politiko neoliberalak bizitza aukeratzat inposatutako indibidualizazio basatiaren kontrako lastairak.

Hori dela eta, publikoa defendatzen jarraitzen dugu, eta seme-alabak matrikulatuko dituzten familiak sare publikoa aukeratzera animatu nahi ditugu, gure kanpainan esaten dugun moduan heziketa komunitatea eratzen dugulako, eskola integratzailea, hurbila, euskalduna eta laikoa garela irmoki konbentzituta gaudelako. Guztiontzako eskola da, oinarritik eta egunez egun egindako eskola, eta bere baitan gauden guztiok huraxe eraikitzeko eta hobetzeko aukera ematen digun eskola. Kanpainan esaten dugun moduan ez gara bezeroak, eskola publikoa ez da empresa proiektua. Eskola publikoa gizarte bezala gure isla da eta gizartea da eta izango da eskolako isla.

Gainera, berriro ere, matrikulazio kanpaina honetan ematen ari diren irregulartasunak salatzeko aprobetxatu nahi dugu: diru publikoarekin %100 finantziatuko ikastetxeak, zeinetan erlijioa derrigorrezkoa den; matrikulazio prozesu paraleloak egiten diren; familiek ordaindu behar dituzteko hileko kuotak dauzkaten; jatorri, gizarte klase edota erlijio arrazoiak direla medio ikasleak diskriminatzen dituzten. Egoeraren larritasunak bultzatuta, bada garaia Administrazioak populazioaren aukera berdintasuna eta matrikulazio prozesu gardena bermatzeko, horri guztiari aurre egiteko behar bezala ekitea. Zentzu horretan, beste behin ere, hainbat ikastetxek ikasleak aukeratzeko aurrera eraman ditzaketen prozesuak ekidingo lituzkeen matrikulazio bulego publiko bakarra irekitzeko eskatzen dugu.