Ikastetxerik hoberenak

Hemen duzue Maribel Lopez de Luzuriaga Alean aldizkarian (ikusi artikulua)

Ikastetxerik hoberenak

Mirian Biteri 2016-12-29

Otsailean, Gasteizko ikastetxe publiko eta kontzertatuen arteko desoreka salatu zuten 50 kolektibok. Jarraian, gaiaren inguruan Euskal Eskola Publikoaren aldeko plataformako Maribel Lopez de Luzuriagak duen iritzia.

Gure seme-alaben eskola hautatzeko ordua iristen denean buelta asko ematen diogu geure buruari eta kezka handiak sortzen zaizkigu, gure bizipenak, beharrak eta desirak kontuan. Baita aurreiritziak ere.

Bizipenak kontuan, gure garaian ikastolak zeuden (kooperatibak, publikoak, pribatuak…), ikastetxe pribatuak eta eskola publiko erdaldunak. Gure gurasoek, haien bizipen, nahi eta desiren arabera, baita aurreiritzien arabera ere, hautatu zuten guretzako zein hezkuntza nahi zuten. Haien hautu bati esker naiz ni euskaldun!

Bestalde, behar eta desirei dagokienez, bakoitzak izango ditu bereak, baina dudarik ez, guzti-guztiek hezkuntzarik hoberena nahi dugu. Gure seme-alabei datorkienari aurre egiteko tresnak eman eta gaitasunak indartuko dizkiena.

Azkenik, aurreiritziak. Gaur egun gauzak asko aldatu dira. Gure haurtzaroan ez genuen lagun amerikar, afrikar, asiarrik… ez genuen aukerarik izan. Horregatik zaizkigu oso arrotzak gaur egungo hainbat bizilagunen janzkerak, hizkuntzak, ohiturak…

Ni, irakaskuntzan sartu nintzenean aurreiritziz josita nengoen. Kassandra Otman, Juan Carlos, Qiao-qiao, Madija, Dibi… (zerrenda oso luzea da); haien familiak ezagutu nituen arte. Inolako dudarik gabe esan dezaket haiek ezagutzeak onurak besterik ez dizkidala ekarri.

Gauza da, onura horiek opa dizkiedala nire alabei eta baita haur guzti-guztiei ere: gure artean dauzkagun pertsona eta kulturekin aberasteko aukera izatea. Gurea oinarri hartuta noski. Azken finean, eskola inklusibo bat opa diet, jendarte inklusibo baterantz joateko. Etorkizuna jokoan baitago…

Baina nola lortuko dugu haur guztiek kulturartekotasunaren onurak jasotzea, beste jatorrietako haurrekin egoteko aukerarik ez badute? Eta nola lortuko dugu gure kultura oinarri izatea (euskara oinarri), beste jatorrizko kultura dutenak aparte kokatuta badaude eta soilik bertako irakasleen eredua badute?Ba hori da gaurko egoera Gasteizko ikastetxe askotan. Urteetan zehar salatu izan den egoera.

2016. urtea, baina, berezia izan da. Aurten, Guraso Elkarteetatik eskola inklusibo, ekitatibo, laiko eta kulturartekoaren aldeko ibilbideari ekin zaio. Aldarrikapenak ozen entzun dira eta erantzukizunak dituztenek gaiari ezin izan diote muzin egin.

Pasa den otsailean, hiriko eskoletako getizazioa eta hainbat ikastetxe publikotan gorantz doan segregazioa ikusirik egoera salatu eta hainbat proposamen zehatz eginez, neurriak hartzeko eskaera egin zen, Euskal Eskola Publikoaren aldeko Manifestuan. Sinatzaile ugari izan zituen (ikastetxe publikoetako guraso elkarte guztiak, sindikatu guztiak, etorkinen elkarteak…) eta handik aurrera, prentsaurrekoak, elkarrizketak, iritzi artikuluak, bilerak erakunde eta alderdi politikoekin…; etengabeko lana.

Guzti horrek, maiatzean, Gasteizko Udala eskola inklusibo baten eta hiri hezitzaile baten aldeko mozioa aho batez onartzera eraman zuen. Bertan, erakunde arteko mahai bat sortzea adostu zuten.

Ekainean, Udal Gobernuak mahaiaren lehen deialdia egin zuen eta bertan hiriko hezkuntza publiko zein itunpekoaren eragile ezberdinekin loturiko ordezkariak biltzen hasi ziren. Lantalde horrek duela gutxi bukatu du bere lana eta 2017 hasieran aterako dira bertan adostutako neurriak argitara. Neurri horiek martxan jartzen hastea falta da.

Gainera Euskal Eskola Publikoaren Aldeko Plataforma lanean ari da, aldarrikapenak puri-purian eta kalean mantentzeko.

2016a urte oparoa izan dela uste dut. Baina hurrengo urteak ezinbestekoak izango dira fruituak jasotzeko. Erakundeei begira egongo gara, getizazio egoeran dauden ikastetxeei begira eta, baita ere, diru publikoz finantzatu eta etorkinik ez duten ikastetxeei begira. Oraindik asko falta zaio Gasteizi ikastetxerik hoberenak izateko eta hori guztion esku dago.

Hezkuntza Sailak ateratako planaren harira, plataformaren iritzia

El departamento de Educación del Gobierno Vasco, ha presentado recientemente el II Plan de atención educativa al alumnado inmigrante en el marco de la escuela inclusiva e intercultural 2016-2020.

A este respecto desde la Plataforma a favor de la Escuela Pública Vasca de Gasteiz queremos plantear algunas reflexiones:

Denunciamos el procedimiento empleado para la elaboración del documento, obviando la participación de los agentes educativos presentes en la Comisión de Garantías, así como otros agentes que forman parte de la comunidad educativa.

Llama la atención que la elaboración y presentación de este plan se haya ceñido a esquemas previos, que han ahondado en la polarización del sistema, sin tener en cuenta el amplio movimiento social que en este último año ha abogado de forma contundente por un sistema educativo inclusivo y no segregador.

Respecto al contenido del Plan, nos parece que no aborda la raíz del problema y que no tiene ninguna voluntad de terminar con la segregación en el sistema educativo. Los instrumentos que plantea para hacer frente a la actual situación, como el programa Hamaika Esku, han dejado clara su ineficacia a la hora de reducir las tasas de segregación de los centros en los que están en marcha.

Desde la Plataforma a favor de la Escuela Pública seguimos denunciando que, por ley, todo el alumnado debería de tener derecho a un puesto escolar gratuito y que los criterios de carácter discriminatorios en la admisión están expresamente prohibidos. (Art. 2 y 3 del Decreto 35/2008 del 4 marzo).

Desde Gobierno Vasco siguen dejando patente su falta de voluntad política. Es un plan, que más allá de un discurso políticamente correcto, está vacío de contenido. Tiene un carácter tecnócrata y continuista, y se queda muy escaso para poder hacer frente a la realidad que se está viviendo en nuestros centros educativos.

Ante la realidad social que vivimos, creemos urgente la revisión del sistema de concertación universal y la apuesta política decidida por un sistema educativo que garantice la igualdad de oportunidades para todas y todos, y que rompa de una vez por todas con el actual sistema educativo dual.