Plataformaren 2014-2017 ikasturteetako matrikula biziari buruzko datuen konklusioak

Gasteizera haur eta lehen hezkuntzaren epetik kanpo heltzen diren ikasleen %83, azken
hiru ikasturteetan, hiriko eskola publikoek hartu dituzte (%48 zazpi eskolen artean).
Eskola horietan, gainera, ohiko matrikulako ikasle gehienen familiak atzerri-jatorrikoak dira,
eta gehienak maila sozio-ekonomiko apalekoak (ISEC).
Bestalde, azken hiru ikasturte horietan eskola batzuek horrelako 5 ikasle baino ez dituzte
hartu. Sare publikoan: Abendaño, Arantzabela, Zabalgana eta Ikasbidea. Itunpeko
ikastetxeak: Armentia ikastola, Inmaculada Concepcion, Urkide, Olabide, Sagrado Corazon.
Horien artetik bereziki esanguratsua da hiru ikastetxe hauen kasua: Ikasbidea, Sagrado
Corazon eta Olabide, ez baitute matrikulazio bakar bat ere jaso epez kanpo azken hiru
ikasturteotan.
Gainera, euskal hezkuntza-sisteman hizkuntza-eredu desberdinak egotea segregaziorako
elementu garbia da. Aipatu beharrekoa da, halaber, A eta B ereduek ez dutela bermatzen
ikasleek duten eskubidea, EAEko bi hizkuntza ofizialak ezagutzekoa.
Guk D eredua eskatzen dugu eredu bakarra izatea.
ESKATZEN DUGU:
Indarreko matrikula Hezkuntza Ordezkaritzak zuzenean kudeatu dezala, hiriko hezkuntza-
eskaintza orekatua eta integratua izan dadin. Eta ez egitea orain arte egin den bezala: epez
kanpo heltzen diren familiei ikastetxeen zerrenda banatu, haiek ikastetxez ikastetxe plaza
bila ibil daitezen.
Ordezkaritzatik matrikulazio horiei jarraipena egin diezaiela. Eragozpen hauek: kuota-
sistema, hezkuntza proiektu elitista eta bezero-gisakoa ulertzea, eta gure hiriko itunpeko
ikastetxe askoren izaera katolikoa, eragozpen handiak dira atzerri-jatorriko eta maila sozio-
ekonomiko beheko familiek itunpeko sarean lekua aurkitu ahal izateko.
Ikasleen %30tik gorakoa ISEC beheko ikasleak dituzten ikastetxeetara ez litzateke bidali
behar indarreko matrikulako ikaslerik, geletan lekua balute ere.
Beharrezkoa da Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak aitortzea segregazio-arazoa
badagoela ikastetxeetan, eta arazo horri aurre egiteko neurriak hartzen hastea.